XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez euan bakean itxiko.

Ire izakera, euk baño obeto ezagutzen dodala uste joat, Deunor.

Zuzen ete egoan, abadea?.

Amerika'ko bide zabal onek, ez ete ninduan zoriontsu egingo?.

Jaiotzatik, idealista edo materialista izateko sendatza dakarguna, egia ete da?.

Ogetaka urteetan, neure burua ezagutu ezin izan ba'dot, ze eskutuki gara gizonok?.

Datorzan lez, gauzak artu? Pelipena.

Ala etorri bear leuken erara etor dagizan burrukan jarraitu?.

Gosea Vitori'ra lez, beti nengoan urrunekoei begira.

Edango ez dodan uraren atzetik.

I, beti ago geroari begira.

Au ete da benetako gizona izatea?.

Gaberdi ostea zan, ezbear onen barria gugana eldu zanean: Mungi'ko Pelis, oiñestearriak il ebala.

Zugatzpean jezarrita egoan, riflea gora begira ebala.

Kiskilduta geratu zan.

Mungi'n etxea erosita eukan, eta udaguenean ezkontzeko zoratzen.

Mendiak giñoko amesak ezereztuta, une baten!.

Malkoa, negar-lagun!.

Eguerdiko beroak, satorrari eragiten deutsan bezela, barri onek eraginda, asi ziran batetik eta bestetik, artzañen jazoera txarrak azaltzen:
- Burua galduta, Dn. Ibai'n elizan artzain bat agertu zala....

- Osategian egoan lekutik, gabaz igesi ebala batek, edurtzan zear... eta oñak izoztuta atrapau ebela....